XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Martuteneko zezen-plaza desagertuaren inaugurazioa, non Berlingo Orkesta Filarmonikoak esku hartu bait zuen Richard Strauss-en zuzendaritzapean (1908)- Atotxako futbol-zelaiaren inaugurazioa, Realaren eta Athletic Club de Bilbao-ren arteko partiduarekin (1913) - Alderdi-ederreko Mendeurrenaren monumentu desagertuaren inaugurazioa, Errege-Erreginen aurrean, non Orfeoi Donostiarrak Mendeurrenaren Himnoa kantatu bait zuen Jose Mª Usandizagaren zuzendaritzapean, eta oroitzapenezko erakusketa handiak antzinako Irakaskuntzako Institutuan eta Garibai kaleko Tabako-Fabrikan (1913) - Tabacalera berriaren inaugurazioa Atotxan (1013); Jose Mª Usandizagari bere Garibai Kaleko jaiotetxean eskainitako plakaren azalpena eta musika-alarde handia hirian Gipuzkoako musika-banda guztiekin (1918) - Gipuzkoako Ozeanografi Elkartearen (1908) Aquarium-Itsas Jauregiaren inaugurazioa, Errege-Erreginen asistentziarekin (1928).

Eskerrak gure lankide tekniko eta adiskide Frantzisko Urkiolari Argazki-Artxiboaren antolamenduak hainbeste zor dionari, Jesus Mª Irastorzari eta Agurtzane Iztuetari.

Eta eskerrak, azkenik, Nerecán Offset-Tailerrei, lan hau duten bezalako ardura eta aditasunarekin inprimatu dutelako.

Aurkitzen garen 80ko urte hauetan, oroitzapen desberdin eta garrantzizkoren mendeurrenak ospatzen ari gara.

Horietako asko XIX. mendeko hamarkada horretako bereko pertsona eta jazoerei buruzkoak dira, eta hortxe dago horien argazkiko konstantzia garai hartako dokumentuetan.

Bada, bestalde, horrenbeste oroitzapen eta urtemugaz kexu denik.

Kontua da, ordea, iragan mendeko hamarkada haiek arrunt interesgarriak izan zirela horretan.

Badirudi, beraz, ARGAZKIAK hauen gisako testigantzako liburuetan komenigarria dela oroitzapen historiko hori jasota geratzea.

Gure arteko bizitzari dagokionez, guztiaren berri puntual askia ematen du Juan Mª Peña Ibáñez-ek El Diario Vasco-ko bere ohizko koxkas zutabean.

Gure aldetik, berriz, eta 1987an argitaratutako aurreko liburuaren Sarreran egiten genuena errepikatuz, 1988ko urte honetako hainbat oroitzapen mendeurreneko ala ez-en kontu telegrafikoa emango dugu, beste asko alde batera utziz.

Horietako batzuri, esate baterako lehenbizi aipatzen denari, oso arreta berezia eskaini genion Aurrezki-Kutxa Munizipalean.

Eta dira: Donostiaren sute, arpilaketa eta hondamendia (1813)- Bere murrailen eraisketa (1863)- Miramarko Errege-Etxearen eraikuntza (1888)- Artzai Onaren eta Antiguoko San Sebastian elizen lehen harriak jartzea, Errege-Erreginen lehendakaritzapean (1888)- José Matía Calvo Fundazioa (1888)- Telefonoa ipintzea Donostian (1888)- Loiolako Basilikaren bukaera (1888)- Donostiako San Martin kaleko Mariaren Mirabeen elizaren eta Urbieta-San Martzialgo Jesusen Bihotzaren eliza desagertuaren inaugurazioa (1888)- Bartzelonako Erakusketa Internazionala, gipuzkoarren partaidetza handiarekin (1888)- Lizartzako Insalus bainuetxearen irekiera (1888)- Tolosako San Jose-Jesusen Alaben ikastetxearen fundazioa, zeinari Iñaki Linazasorok monografia bat eskaini berri bait dio (1888)

Handikiei dagokienez: Tomas Zumalakarregiren jaiotza Ormaiztegin (1788)- Karlos III.aren, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen Estatutuak onetsi zituen beraren, heriotza (1788)- Euskal idazle eta poeta debar Tene Mujikaren jaiotza (1888)- Euskal idazle Nikolas Ormaetxea Orixeren jaiotza Orexan (1888)- Bi artista mundialen jaiotzak: Margarita Xirgu katalanarena (1888) eta Charles Chaplin Charlot ingelesarena (1888)- Danborradaren autore Raimundo Sarriegiren heriotza (1913).

Eta nazioarteko gertakizun handiei dagokionez, berriz: Armada Garaitezinaren hondamendia, bertako euskal partaidetzaz J. Ignazio Telletxea Idigorasek oraintxe argitaratu berria bait du ikerketa bikain bat gure Dr. Camino Taldean (1588)- Gurutze Gorriaren fundazioa Genevan (1863).

Kuba eta Filipinetako gerrak eta islen galera (1898)- Penizilinaren deskubrimendua Fleming-ek (1928)- Mugimendu Europarra sortu zeneko Europako Kongresua La Haya-n (1948).